XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txiki sendo bat.

Berrogei urtetik gorakoa.

Zentral batean lana egiten zuena.

Auek, gizarajoak, larrutik pagatu ziteken.

Denak ixpitzat artu zizkiteken.

Askok beren biziarekin pagatu.

Beste batzuk bazeudeken espetxeetan zigortuak. Baña gutxi.

Beren aldekoak ez besteak garbitu egin zizkiteken.

Zentral oietan baizeuden urrutizkiñak.

Au etorri zaiguken, bada, dranguka-dranguka.

Ezkerreko oñetik erren pixar bat egiten zin.

Arritzeko moduan jantzia.

Berez gizon bapoa zegoken. Gizen xamarra.

Ezagun zin etxetik bialtzen ziotela.

Espetxeko janarekin bakarrarekin an ala iraungo zuen gizonik ez dek jaio.

Orduko espetxeratuen jantzia zeramaken.

Kaki kolorekoa izango uan berritan.

Arek zekarrena, beñepin, zuri xamartua zegoken.

Galtza txorrotxak; ipurdian estuegi.

Txamarra ere berdintsua.

Bi edo iru adabakirekin itxusitua.

Txapela ere berdin: kakizkoa.

Gizon parregarria zirudiken orduan.

Txori-izutzalleetako aproposa.

Ori ere zurkeriz egingo zin, bai, noski, benetako zurra uan-ta.

Dranguka-dranguka etorri ta ala galdetu ziguken: - Zuek Donosti`tik omen zatozte. Ala esan zidatek.

- Bai, bai. Donosti`ko inpernutik.

- Bai. Emen ere naiko inpernua zeukagu.

- Eta zu, nongoa zera? Ni baño ondotxoz zaarragoa uan ta zuka itzegiten nioken.